LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urria-abendua
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Gezalezkoa eta lurrezkoa

da zure begirada. Egun batean

itsasotik lurrundu zinena.

Landareak egonak dira

zure aldamenean, epel,

oraindik zure zaporea dute.

Bai agabea eta bai adelfa.

Dena biltzen duzu begietan.

Gezalezkoak eta lurrezkoak

dituzu zainak, arrasa.

 

Haize epelezko bolada,

udamineko itzalak—

dena biltzen duzu zuregan.

Belazearen ahots erlatsa zara,

galeper ostenduaren garrasia,

harri-kozkorraren berotasuna.

Belazea nekea da,

belazea mina da.

Gauarekin isiltzen da

nekazariaren keinua.

Neke lorra zara

eta asetzen duen gaua.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urria-abendua
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008