ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Mina arrapiztu duzu.

Bizitza eta heriotza zu.

Lur biluzi honen gainean

arin ibilia zara zu

enara edo laino lez,

eta bihotzeko uholdea

leher eta gora ari da

zeruan begiratzen da

eta gauzak islatzen—

eta gauzak, zeru-bihotzetan

sufri eta bihurritzen dira

zu noiz ikusiko zain.

Goiza da, egunabarra,

udaberriko odol,

zuk bortxatu duzu lurra.

 

Esperantza okertu egiten da,

eta itxoiten dizu eta deitzen.

Bizitza eta heriotza zarena.

Ibilera arma duzu.

 

ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008