|
LURRA ETA HERIOTZA Borrokatuko dugu oraindik, borrokatuko dugu beti, ametsa bilatzen dugulako heriotzatik hegapeturik, eta ahots erlatsa daukagu kopeta behea eta basatia eta zeru berdin bat. Horretarako egin gintuzten. Zu edo ni kolpeari eman ezkero, gau luze bat jarraitzen zaio ez bake ez menia ez dena ezta ere heriotza benetakoa. Etzara gehiago. Alferrik besoekin zalaparta egin.
Bihotza dardaraka zaigun arte. Zure izen bat esan dute. Hasi da heriotza berriro. Gauza ezezaguna eta basatia itsasoan berpiztua zara.
LURRA ETA HERIOTZA |