T-.RI BI OLERKI
Cesare Pavese

Due poesie a T.
Erroma, 1946ko ekainak 18 eta 20
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Aintzirako landareek andre

goiz batez ikusi zintuzten.

Harriak ahuntzak izerdia

egunetatik landa daude,

aintzirako ura bezalaxe.

Egunen joanen minak eta grinak

ez dute aintzira urratzen.

Igaroko dira goizak,

igaroko dira larrialdiak,

beste harri eta izerdi batzuek

odola hozkatuko dizute

—ezin iraun du horrek.

Aurkituko duzu zeozer berriro.

Itzuliko da goiz bat berriro

noiz, zarataz harantzago,

aintzira gainean bakarrik izan.

 

T-.RI BI OLERKI
Cesare Pavese

Due poesie a T.
Erroma, 1946ko ekainak 18 eta 20
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008