LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 3
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Lurra eta heriotza zu.

Zure helduaroa iluntasuna da

eta isiltasuna. Ez da bizi

goizalbatik zu baino

urrunago den gauzarik.

 

Bizkortzen dirudizunean

mina besterik ez zara,

begietan eta odolean daukazu

baina ez zara ohartzen. Bizi

harri baten gisara bizi zara,

lur gogorraren gisara.

Ametsek janzten zaituzte

aldarazpenek negarzotinek

zuk enoraturik. Minak

nota aintzira bateko urak

dardarka inguratzen zaitu.

Oboak daude ur gainean.

Ezabatzen uzten diezu.

Lurra eta heriotza zu.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 3
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008