ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

YOU, WIND OF MARCH

 

Bizitza eta heriotza zu.

Martxotik etorria zu

lur biluzi honen gainera—

zure dardarak dirau.

Udaberriko odol

—anemona edo laino—

zure ibili arinak

bortxatu egin du lurra.

Mina hasten ari da atzera.

 

Zure ibili arinak

mina arrapiztu du.

Hotzik zegoen lurra

zeru behartsuaren azpian,

amets dorpe batean

geldi eta tinko zirauen,

gehio sufri ezin duenak lez.

Izotza ere gozo zen

bihotz-altzoaren barne.

Biziaren eta hilaren erdian

esperantza isilik zenuen.

 

Ja baditu ahotsa, odola

bizi den gauza orok.

Orain zeru eta lurrak

dardara zakar dira,

esperantzak okertzen ditu,

goizak arranguratzen,

zure ibili arinak pulunpatzen,

zure egunabar arnasak.

Udaberriko odol,

lur osoa duzu ikaratzen

antzinako ikara batez.

 

ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008