ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

IN THE MORNING YOU ALWAYS COME BACK

 

Goizalbako zirrintak

zure ahoaz hartzen du arnasa

kale hutsetan barrena.

Argi urdina zure begiak,

goizalbaren tanta eztiak

muino ilunen gainean.

Zure hatsak eta urratsak

goizalba-haizeen eran

etxeak pulunpatzen dituzte.

Inarrosten da hiria,

harriek usaina dute—

bizia zara, esnaldia.

 

Goizalbaren argira

galdu den izarra,

brisararen armonia,

epeltasuna, arnasa—

gaua bukatu da.

 

Argia zara eta egunsentia.

 

ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008