|
ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU TO C. FROM C.
Zu, irrifar pikarta elur hormatuetan— martxoko haizea, adasken balleta elurretan makotuta, zure "ene!" tipiez aienez bai ernai— orein lohadar xuri, grazios, ezagutuko ahal nuke oraindik zure egun guztien grazia irristakorra, zure bide guztien bitsa lako lotura— biharamuna hormatuta ordekan behera datza— zu, irrifar pikarta, zu, algara ernea.
ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU |