LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 15
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Harkaitza eta belarra bezala

lurra bezala, hertsirik zaude;

itsasoa gisan astintzen zare.

Menpera edo geldiarazi

zaitzakeen hitzik gabe.

Lurrak kolpeak bezala

hartu eta bizitza bihurtu

laztantzen duen arnasa

isiltasuna, egiten dituzu.

Itsasoa adina kiskalita zaude,

uharri-kozkor bat adina,

eta ez duzu hitzik esaten

eta etzaizu inor mintzatzen.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 15
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008