LURRA ETA HARIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 23
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Eta orduan bilauok

arratsa maite genuenok

xuxurlari, etxeak eta,

erreka gaineko bidexkak,

paraje haietako argiak

gorri eta zikin, min

eztitua eta isildua—

eskuak erauzi genituen

kate bizi hartatik

eta isilik gaude, baina bihotzak

odolez gainezka egin zigun,

eta ez zen izan gehio eztitasunik,

ez zen izan gehiago erreka

gaineko bidezidorrera uzterik—

morroi ez gehiago, badakigu

bakarrik egoten eta bizirik.

 

LURRA ETA HARIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 23
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008