ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu—

lagun dugun, goizetik gauera, insomne,

gor, damu zahar baten gisan, edota

aje funtsge baten, heriotza han. Zure begiak

izango dira hitz hutsal bat,

garrasi mututu bat, isiltasuna.

Halan ikusten dituzu goizero andre

bakar-bakarrik mirailaren aurrean

paratzen zarenean. Oi itxaropen maitea,

egun horretan jakingo dugu guk ere

zarela bizitza eta heriotza zarela.

 

Denontzat heriotzak hainbana begirada du.

Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu.

Aje bat galtzea bezalakoa izango da,

mirailan karantza itzali bat

sortzen ikustea bezalakoa,

ezpain itxi bati aditzea bezala.

Mutu joko dugu leizean behera.

 

ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008