ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZUREBEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 30
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Goizak zilar dabiltza

eta mortu. Zure begiak halatsu

zabaltzen ziren aspaldi. Goiza

emaro joaten zen, geldi-geldi

argi-zurrunbiloa zen. Isilik.

Isilik zinen zu bizirik; gauzak

zure begien pean bizi ziren

(ez pena ez sukar ez itzal)

nola goizaldera itsaso bat, zilar.

 

Zu non, argi, han goiza.

Zu bizitza eta gauzak zinena.

Zugan eme arnasten genuen

oraindik geugan dugun zerupean.

Ez penik ez sukarrik orduan,

ez goizaldi jendetsu eta bestelako

honen itzaltzarrik. Oi argitasun,

ostarte urrun, arnas

larri, irauli begiak

geldi eta zilar guri.

iluna da goiza iragana bada

zure begien argitasunik gabe.

 

ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZUREBEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 30
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008