ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

PIAZZA DE SPAGNATIK PASAKO NAIZ

 

Zerua zilar izango da.

Estratak zabalduko dira

pinu eta harrizko muino gainera.

Estratetako kalapitak

ez du aldatuko aire geldi hura.

Lore kolorez bustiek

iturrietan kirika egingo dute

algarati emakumeak bezalaxe—

Zurubiak terrazak enarak

eguzkitan kantatuko dute.

Estrata hura zabalduko da,

kantatuko dute harriek,

bihotza ikaraz arituko da

iturrietan ura bezala—

ahotsa hau izango da

zure zurubietan gora.

Leihoek hartuko dute

goizeko harriaren usaina

airearena. Ate bat zabalduko da.

Estratetako kalapita

bihotzeko kalapita izango da

argitasun deslaian.

 

Zu zarade —geldi eta zilar.

 

ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko martxoak 28
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008