LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 5
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Harri landuzko musua duzu

lur gogorrezko odola,

itsasotik etorria zara zu.

Dena zeureganatzen eta kukutzen

eta zuregandik botatzen duzu

itsasoak bezala. Bihotzean

isiltasuna duzu, hitzak dituzu

irentsirik iluna zara.

Zuretzat isiltasuna da goizalba.

 

Eta lurraren ahotsak bezalakoa

zara zu —putzuan baldeak

egiten duen danbada,

suaren abestia,

sagar baten eroria;

atarietan esandako hitzak

etsituak eta ilunbetsuak,

umearen garrasia —inoiz

igarotzen ez diren gauzak.

Etzara aldatzen. Iluna zara.

 

Soto itxia zara,

lur zapalduzkoa,

behin batean umea

oinutsik sartu zen hura,

eta beti gogoratuko da.

Gela iluna zara zu,

beti gogoratzen den hura,

goizalba zabaltzen zeneko

antzinako larraina bezala.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 5
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008