|
LURRA ETA HERIOTZA Lur gorri lur beltz, itsasotik ari zara etortzen, berdetasun kiskalitik, antzinako hitzak daude han eta odolantzeko nekea eta geranioak harrien artean— ez dakizu zenbat daramazun itsaso hitz eta neketarik, oroigarria adina aberats zu, landa-alde agorra adinbat, hitz gogor eta guztiz eztia zu, begietara bildua den odolez antzinakoa; gazte, oroigarri eta helaro den igali bat bezalaxe— zure arnasak atseden du agorrileko zeruaren pean, zure begiradaren olibek itsasoa eztitu egiten dute, eta zu bizi eta berbizi zare harritzerik gabe, ziur lurra bezainbeste, ilun lurra bezainbeste, helduaro eta ametsezko olio-errota ilargipean guztiz zahar agertzen dena, nola zure amaren eskuak, sutontziaren ahurra.
LURRA ETA HERIOTZA |