OHANTZEKO SOLASA
Philip Larkin

Talking in Bed
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022

 

Ohantzean solas egitea errazago beharko luke,
honen aspaldikoa baita elkarrekin etzate hau,
bi lagunen arteko leialtasun ikurra.
Hala ere denbora joan badoa, isilean.
Kanpoan, haize nahasiak sortu ahala
desegiten ditu hodeiak zeruan,

eta hiri ilunak metatzen dira ortzemugan.
Ezeri ez gatzaizkio axola. Inon ez da ageri
isolamenduaren distantzia aparteko honetan

zergatik den gero eta zailago aurkitzea
hitz, aldi berean, egiazkoak eta atseginak,
edo egiazko eta atsegin antzekoak, behintzat.

 

OHANTZEKO SOLASA
Philip Larkin

Talking in Bed
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022