ERAMAN BAT UMEENDAKO
Philip Larkin

Take One Home for the Kiddies
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022

 

Ahotz artean, kristal garbi batean
katilu hutsez inguraturik, lo dautza:
ez ilunpe, ez ama, ez lur, ez belar ez dute behar.
Amatxo, bat eraman eta hazi eginen dugu.

Jostailu bizidunak, bai berriak
baina horiek ere bai azkar higatu.
Ekarri zapata-kutxa, ekarri pala-
Amatxo, entierrotara ari gara.

 

ERAMAN BAT UMEENDAKO
Philip Larkin

Take One Home for the Kiddies
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022