ZEINEN TRISTE DAGOEN ETXEA
Philip Larkin

Home Is So Sad
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022

 

Zeinen triste dagoen etxea. Utzitakoan bezala
azken joandakoen erara irautearekin
haiek ekarrarazi nahiko baIlituen.
Laketzeko inor gabean, ordea, higatuz doa
kemenik gabe lapurreta uxatzeko

eta zegoenera itzultzeko,
gauzak nola beharko luketeneko tiroa,
aspaldi erratutakoa. Hara nolakoa zen:
begira koadroak eta kuberteria.
Musika piano-aulkian. Lorontzi hori.

 

ZEINEN TRISTE DAGOEN ETXEA
Philip Larkin

Home Is So Sad
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022