AUSENTZIAK
Philip Larkin

Absences
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022

 

Oldarkor eta orroka itsasoa euripean.
zoru azkarrak zulo bilakatuz,
bat-batean dorre, kalpar-kardatu gisa.
Kontrakara hormak bezala erori dira uhinak:
beste bat atzetik bare, galdorretan gora jolasean,
han ez da ez ontzirik ez kairik.

Itsaso aurrean kostagabeago eguna,
haizeak gidaturik, kale-kantoietan zehar:
badoaz ildo erraldoirantz, badoaz urruti.

Antzeko ganbarak utzi ditut! Antzeko ausentziak!

 

AUSENTZIAK
Philip Larkin

Absences
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022