LEKUAK ETA AMORANTEAK
Philip Larkin

Places, Loved ones
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022

 

Ez, ez dut sekula aurkitu
hau da nire herria,
hemen geldituko naiz
esateko moduko lekua;
ez eta nire izana zein
izenaren jabe egin dadin
aparteko hori
topatu ere.

Aurkitu izanak frogatzen du,
agian, aukera gehiagorik ez duzula nahi
amorante eta bizilekuari dagokionez:
zu alde batera uzteko
eskatzen diezu,
ez dadin zure errua izan
hiria asper bihurtzen bada
eta neska ergel.

Horiek ez aurkitu izanak, ordea,
behartzen zaitu, behartzen zaituenez
duzunak, konformatu ez, zoratuko
Bazintu bezala jokatzera;
eta hobe ahazten baduzu
behar ez diren horiek oraindik
Lor ditzakezula pentsatzea:
zerorren lekua, zerorren maitalea.

 

LEKUAK ETA AMORANTEAK
Philip Larkin

Places, Loved ones
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022