LEITZE OHITUREI BURUZKO IKERKETA
Philip Larkin

A Study of Reading Habits
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022

 

Liburutan buru-belarri aritzeak
eskolaz-eta sendatzen ninduenean,
merezi zuen begiak erretzea
jakiteko artean lasai egon nintekeela,
eta muturka akaba nitzakeen
ni halako bi ziren zerri madarikatuak.

Gero, behatz lodierako anteojuekin,
Txerrenekin egiten nuen parranda:
ni eta kapa eta letagin batzuk
primeran pasatzen nuen ilunpetan
. Ze emakumeketa zigortu nuen sexoarekin!
Merengea bezala txikitzen nituen.

Orain ez dut asko leitzen: heroia
etorri aurretik neska
bertan behera utzi duen morroia
almazen bat daukan txinoa
ezagunegiak zaizkit. Pikutara:
liburuak kaka zaharra dira.

 

LEITZE OHITUREI BURUZKO IKERKETA
Philip Larkin

A Study of Reading Habits
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022