HURRENGOA, MESEDEZ
Philip Larkin

Next, Please
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022

 

Beti etorkizunarekiko gose
aiduru egoteko aztura txarra hartzen dugu.
Beti ari zaigu zerbait hurbiltzen, egunero
diogu orduraino,

talaiatik begira nola heldu den
promesen itsas-armada tiki, argi, distiratsua.
Zein geldi datorren! Zer denboraketa galtzen duen
ezin aurrera eginez!
Eskuetan, ordea, etsipen adaska malerusak baizik
ez dizkigu uzten, ezen hurbildu
hurbiltzen bada ere, letoi apainez okerturik
sokak ageri-agerian,

banderak airera eta urrezko titidun maskaroia
guregana, ez du aingurarik botatzen.
Ezin azkarrago, oraina, iragana dugu.
Azkenera arte

uste dugu gure bizitzan on guztia
hustera datorrela, horren leial, horren luze
itxaroteagatik dagokigun hori guztia.
Oker gaude:

ontzi bakarra ari zaigu bila, bela
beltzeko hori, arrotz, txoririk gabe,
isiltasun izugarriz dator zamaturik. Uharan
ez zaio olaturik sortzen, ez lehertzen.

 

HURRENGOA, MESEDEZ
Philip Larkin

Next, Please
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022