PRESTATYN EGUZKITSUA
Philip Larkin

Sunny Prestatyn
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022

 

Hatoz Prestatyn-go eguzkitara
zioen, irribarrez, posterreko neskak
arearen gainean belauniko
saten zuri itsatsia soinean.
Bazirudien atzean zituen kostalde
puska eta hotel palmeraduna
izterretik atera eta lepoan bildutako
besoetaraino hedatzen zitzaizkiola.

Martxoko egun batean zartatu zuten.
Aste pare batean akastu zizkioten
hortzak eta hazi arazi begiak;
sastatu zizkioten, sastatu ere,
titi handiak, zarramazkatu hankartea,
izterpean, zangalatraba, zirriborroa egin:
buztan lodi bat eta potroak.

Sinadura Titch Thomas. Norbaitek
labana-edo erabiliko zuen irribarre
bibotedunaren ezpainak zulatzeko.
Onegia bizitza honetarako.
Gutxira, zeharkako urratu handi batek
eskua eta urdin pixka bat baizik ez zituen utzi.
Minbiziari aurre egin ageri da orain.

 

PRESTATYN EGUZKITSUA
Philip Larkin

Sunny Prestatyn
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022