EZJAKINEAN
Philip Larkin

Ignorance
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022

 

Arraroa ezer ez jakitea, inoiz seguru ez egotea
zer den benetako, zer zuzen, zer erreal;
usteka mugatzen aritu beharra
edo hala dirudika,
auskaloka.

Arraroa ez jakitea gauzen nondik-norakoa:
haien trebezia behar dutena aurkitzeko,
haien formaren sena, eta bihien artezko ereintza,
eta aldatzeko borondatea.
Bai, arraroa da

honelako ezagutza janztea ere-haragiak
bere erabakiekin inguratzen gaitu-
eta haatik, bizi osoa zehazgabetasunetan iragatea,
ze hiltzen hasten garelarik ere
ez baitakigu zergatik.

 

EZJAKINEAN
Philip Larkin

Ignorance
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022