DIRUA
Philip Larkin

Money
euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak, Pamiela, 2006
armiarma.eus, 2022

 

Hiru hilabetean behin edo, sosak berriz ere hoben ematen dit:

Zergatik utzi nauzu hemen, aide batera, erabili gaberik?

Neu naiz sekula izan ez dituzun sexu eta ondasunak;

txeke bat idatziz gero oraindik ere eskura zenitzakeen».

 

Orduan besteei so paratzen naiz, beren diruaz zer ote dagiten:

agerian da ez dutela hor goian gordetzen, ganbarako zuloan.

Dagoeneko bigarren etxea dute, bigarren autoa eta emaztea ere bai:

airuak badu zerikusirik biziarekin, dudarik ez.

 

Egia esan, uztarturik doaz biak erabat:

gaztetasuna ezin da gerorako utzi, jubilatu artean

eta soldata osoa bankuan sartu arren, guztiarekin ere,

hondarrean bizarginari behin ordaintzeko baino ez du balioko.

 

Diruaren hotsa entzuten dut, haren kanta. Jauregi bateko

gol leiho ederretarik herri aidera begira nagoela dirudi:

bazter auzoetako etxe landerrak, ubidea, eliza apain eroak

arrastiriko eguzkipean. Triste da egiazki.

 

DIRUA
Philip Larkin

Money
euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak, Pamiela, 2006
armiarma.eus, 2022