ESATEKO DEUS GABE
Philip Larkin

Nothing To Be Said
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022

 

Laharra bezain ilun nazioendako
harkaitz tarteko nomadendako
altuera txikiko tribu tatuatu
eta harri hesiko familiendako
Hiri industrialetako goiz ilunetan
bizitza pixkanaka hiltzea da.

Hori baino ez dira
eraikitzea, bedeinkatzea
amodioa eta dirua neurtzea,
pixkanaka hiltzeko moduak.
Txerribodan emandako eguna
edo lorategian igarotako festa,

lekukotza ematen duten orduak
edo jaiotzak, halaber,
heriotzarantz doaz pixkanaka.
Eta hau esatea batzuendako
ezer ez esatea bezala da; beste batzuk,
esatekorik gabe uzten ditu.

 

ESATEKO DEUS GABE
Philip Larkin

Nothing To Be Said
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-10-20
armiarma.eus, 2022