SARTZEKO ARRAZOIAK
Philip Larkin

Reasons for Altendance
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022

 

Tronpetaren ahotsak, ozen eta autoritario,
kristal argitutik barna begirarazi dit,
hara dantzariak- hogeita bostetik beherakoak denak
-mugi eta mugi, musuz musu
zorionaren taupada handiosora.

Hala dirudi, behintzat, ke ,izerdi
nesken larru leunen arabera. Zergatik gelditu kanpoan?
Baina zergatik sartu? Sexua, baina, zer da
sexua?- Seguru aski zorionaren muina
bikoteka aurki daitekeela pentsatzea-.

Oker galanta, niri dagokidanez behintzat.
Ni mihi lakarreko ezkila gora horrek erakartzen nau
(Artea, nahi baduzu). Haren banakako soinuak
ni ere banakakotzat nauka.
Mintzo zait, entzuten dut; bestek ere entzun dezakete,

baina ez nire ordez, ez nik haien ordez;
berdin zoriontasunarekin. Horrexegatik nago kanpoan
aburu hauekin; eta horiek, barnean jo eta ke
aburu horiekin; eta denok primeran, norbera
bere buruarekin oker-ustetan ez arituz gero. Edo gezurretan.

 

SARTZEKO ARRAZOIAK
Philip Larkin

Reasons for Altendance
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022