DENBORA HIRUKOITZA
Philip Larkin

Triple Time
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022

 

Karrika huts hau, beraztu arte garbitu zeru hau,
haize hau, udatzenez lauso
errainua bailitzan, horretan datza oraina
usadioz garraztutako aroa
ez da giro moduko aroa.

Baina beste zerbait ere badakar:
hauxe da etxe handien artean, zeru ibiltarien pean
aspaldiko haurtzarotik ikusitako etorkizuna,
ezkilen ingi-dangetan entzundakoa-
heldutasunaren afanen aire leinurua.

Eta egun bat barru iragana izanen da,
galdutako aukera potoloz ereiniko bailara
ez baikenuen, axolagabeok; uzta hori bildu nahi izan.
Horri leporatzen dizkiogu gure azken
ikuspegi karraskatuak, urtaroko gainbeherak.

 

DENBORA HIRUKOITZA
Philip Larkin

Triple Time
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Volgako Batelariak, 2005-09-28
armiarma.eus, 2022