NEGUKO JAUREGIA
Philip Larkin

The Winter Palace
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Senez, 27, 2004
armiarma.eus, 2022

 

Jende gehiena zenbat eta zaharrago jakintsuago:

Nik bizkarra ematen diot horri denari.

 

Azkeneko hogeita bost urteak pasatu ditut

Unibertsitatean ikasitakoa galtzen

 

Eta ordutik hona gertatutakoa ezin ulertuz.

Jada ez ditut paperetako izenak ezagutzen,

 

Eta aurpegiak ahanzten ditudanez hasia naiz jendea iraintzen

Eta zenbait tokitan izan ez naizela zin egiten.

 

Gaitzerdi, azkenera, kalte egilea

Zernahi dela, suntsitzearen truke balitz.

 

Orduan ez dut jadanik ezer jakinen

Nire gogoa bere baitara bilduko da, soroak, elurra bezala.

 

NEGUKO JAUREGIA
Philip Larkin

The Winter Palace
euskaratzailea: Juanjo Olasagarre
Senez, 27, 2004
armiarma.eus, 2022