![]()
|
TEILATUEN PARADISUAN Eguna lasaia izango da, sortzen edo hiltzen ari den eguzkia bezala, hozki argitsua, eta zerutik kanpoko berinak aire ustela begiratuko du.
Goiz batez, behin betikoz, jeikitzen gara azken loak dakarren berotasuna gozoan; itzala berotasun gozo horren parekoa diteke. Berina handitik, zeru handiagoak beteko du gela. Behin betikoz igan eskalerretarik ez dira gehiago abots eta arpegi joanak etorriko.
Debalde dateke ohetik altxatzea. Alba baizik ez da sartuko gela hutsean. Berina nahiko izanen da, gauzak oro argitasun lasaiaz janzteko, kasik argi bat. Etzana den arpegian itzal desinkarnatua pausatuko da. Tximinean dauden itx itxindu zaharrak bezalako itzal koropiloak iduri geratuko dira orroitzapenak. Atzo oraindik, begirada hila horzkatzen zuen garra bezala geldituko da orroitzapena.
TEILATUEN PARADISUAN |