![]()
|
LAN EGITEAK NEKATZEN DU Bakarrik haurrak du karrika trebeskatzen bere etxetik ihes joateko, baina egun osoan karrikan herrestan dabilan gizon hori ez da haurra, eta ez du bere etxetik ihes egiten.
Udan, badira arratsaldeak plazak hutsak baitira, apaltzen ari den eguzkiari eskainiak, eta arbol debaldez hornitu abenida hortarik datorren gizona baratzen da. Bakarrik egoteak balio ote du, gero eta bakartiago senditzeko? Herrestan gabiltzake, plazak eta karrikak hutsak dira. Emazte bat geldi arazi behar litzateke, harekin mintzatu, elkarrekin bizitzeaz konbentzitu. Bestela, bakarrik mintzo gara, horregatik batzutan, gautiar mozkortiak etortzen dira eta bizi osoko proiektuak aipatzen dizkigute.
Dudarik gabe, ez da, plazaren mortuan idurikatzean norbait kurutzatzen, baina karriketan herrestan noiztenka gelditzen gara. Biga balira bederen, xoilik karriketan ibiltzeko, etxea emakumea legokeen tokian litzateke eta berdin balio luke.
Gauez plaza berriz husten da. Eta pasatzen den gizon horrek ez ditu etxeak ikusten, argi inutilen erdian, begiak ez ditu altxatzen, bakarrik, bereak bezalako esku babatsu eta gogorrak dituzten gizonek ezarri kaleko harriak senditzen ditu. Ez da komeni plaza hustu honetan egotea. Baliteke, emazte bat karrikan otoizten balitz, etxe bat eskain lezakeela.
LAN EGITEAK NEKATZEN DU |