|
GOIZAK GARDEN IRAGAITEN DIRA Goizak garden iragaiten dira Eta hutsik. Halan irekitzen ziren Zure begiak behiala. Goiza Astiro iragaiten zen, argi Barezko urgeldia zen. Isilik. Zu, bizirik, isiltzen zinen; gauzak Zure begietan bizi ziren (Saminik, kalenturarik, itzalik gabe) Gardentasunezko itsaso goiztiar batetan. Argia, zu zauden lekuan, han dago eguna. Zu zara bizitza eta gauzak. Zure baitan itzarrik hartzen genuen arnasa Oraindik ere gugan dagoen zeruaren azpian. Saminik, kalenturarik gabe, orduan, Egun populatu eta bereziaren Itzal astun hau ere. Oi, argi, Gardentasun hurrina, atseden Grinatsua, itzul itzazu zure begi Geldi eta laruak, guganantz. Iluna da, zure begien argitasunik gabe, Iragaiten ari den goiza.
GOIZAK GARDEN IRAGAITEN DIRA |