LAST BLUES, TO BE READ SOME DAY
Cesare Pavese
1950-04-11
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz-11, 1986
Ongi bazenekien
joko bat baizik ez zela
duela hain aspaldi
norbait zauritua izan zen.
Denbora pasatu da baina
deusik ez da aldatu
egun batez etorri zara
egun batez hilen zara.
Eta norbait hil da
duela aspaldi
nahiko zuen norbait
baina harek ez zekien.
LAST BLUES, TO BE READ SOME DAY
Cesare Pavese
1950-04-11
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz-11, 1986