|
HELDUREN DUN HERIOTZA ETA HIRE BEGIAK UKANEN DITIN Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin— Egunsentitik gauera arte, Lo egin gabe, gor, damu zahar edo Bizio absurdu baten gisan laguntzen gaituen Heriotz honek. Hire begiak Hitz hutsal bat izanen ditun, Oihu isil bat, isiltasun bat. Horrela ikusten ditun goizero, Heu bakarrik ispilu aurrean Makurtzen haizenean. Oi, esperantza maitea, Egun hartan jakinen dinagu guk ere Bizitza haizela eta ezereza haizela. Guziontzat din heriotza begirada bat, bakoitzarentzat bat. Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin. Bizio bat uztea bezalakoak izanen dun, Ispiluan aurpegi hil bat Agertzen ikustea bezalakoa, Ezpain hertsi bati entzutea bezalakoa. Amildegira jaitsiren gaitun mututurik.
HELDUREN DUN HERIOTZA ETA HIRE BEGIAK UKANEN DITIN |