Zuk ez dituzu ezagutzen
Odola barreiatu zeneko muinoak.
Ihes egin genuen guziok,
Guziok utzi genuen han
Harma eta izena. Andere batek
Begiratzen zuen gure ihesa.
Gutariko bat bakarrik
Gelditu zen, ukabila hertsirik,
Ortze hutsa soegin zuen,
Burua makurtu eta hil egin zen
Harresiaren azpian, isilean.
Orain odol lohigune bat dago
Eta here izena. Andere batek
Igurikatzen gaitu muinoetan.