|
LA PUTTANA CONTADINA
(EMEGALDU BASERRITARRA) Aurreko murailak itzalarazten du patioa batzuetan du eguzki umearen errefleju bat ikuilua gogoratzen duena. Eta logela nahasia, eta goizean huts arazia gorputza esnatzen denean, lehenbiziko perfume ez ikasiaren usaina usaintzen da. Gorputza ere, maindirean korapilatua, bera da lehenbiziko urteena, biluztean bihotza jauzitzen zen.
Hor esnatzen da erreklamu aurreratuan hutsik, egunsentiarena, eta itzal lodituan gogoratzen da beste esnatze baten ahazteaz: ikuilua, haurtzarokoa, eta eguzkiaren geldiera lodia ate dolutuezen gaineetan oso beroa. Perfume batek busti arazten zuen izerdi ohitua xamurki, biloena, eta abereak usaintzen ziren. Gorputza gozatzen ari zen igeslari eguzkiaren fereka insinuantea eta lasaia, ikutze bat izanen balitzateke antza.
Ohatzearen abandonoak lelotzen ditu menbroak, izanak gazteak eta mardulak, halaz ere oraindik umeak. Neskatxa ez ikasiak usaintzen zuen odorea, tabaccoarena, eta lastoarena, eta hotzikaratzen zen fedeka igeslariarekin, gizonarena: jostatzea laket zitzaion. Une batzuetan gizonarekin jostatzen zen zerraldo, lasto artean, baina gizonak ez zituen usaintzen biloak, menbru bilduak lastoan bilatzen zizkion garaitzen zituen, kolpatuz hauek bere aita izanen balitz bezala Herrien gainean lore zanpatuak ziren perfumea.
Une askotan itzuli da berresnatze geldian lore urruneko zapore desegin hura, eta ikuilokoa, eta eguzkiarena. Baina gizonik ez dago dakienik oroitza mingots horren laztan mehea. Ez dago gizonik gorputz zerraldoa asmatu dezakeena besterik igarotako haurtzaro horren antsia ez ikasian.
LA PUTTANA CONTADINA
(EMEGALDU BASERRITARRA) |