Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026

 

 

EGUNSENTIAN

 

Goiza amildu egiten da plater meta bailitzan

Milaka portzelana-kaskotan, ordutan

Eta uharritan

Eta ur-jauzitan

Zehazki taberna oso txiro honen zinkeraino

Non izarrek dirauten iraun kafearen gauean.

Hura ez da txiro

Hura, lohiz uhertutako gaueko jantziaz,

Baizik eta aberatsa goizeko errealitateetan,

bere odolaren horditzeetan

Eta ezein loezinek bestelakotu ezin duen lurrinean.

Aberatsa beregan eta goiz orotan

Lehen, orain eta gerokoetan,

Aberatsa beregan eta irabazten dion loguran

Kaoba bezain logura zurrunean

Loguran, goizean eta beregan

Eta bere bizitza osoan, non ez baitira kontatzen

goizaldeak baino, egunsenti dirdaitsuak,

Ur-jauziak, logurak,

gau bizidunak.

Hura aberatsa da,

Baita eskua eskean luzatuta

Eta goizaren hozkirrian lo egin behar duenean ere

Lohitutako bere soinekoaz

Desertuko bere ohean

 

 

Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026