Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026

 

 

PELIKANOA

 

Jonathan kapitainak,

Hemezortzi urte zituela,

Pelikano bat atzeman zuen behin

Ekialde Urruneko irla batean.

Jonathanen pelikanoak

Arrautza txuri bat errun du egunsentian

Eta hortik irten den pelikanoak

Haren antza du bete-betean.

Eta bigarren pelikano horrek ere

Arrautza txuri-txuria errun du

Eta hortik, ezinbestean,

Beste bat irten da berdin egiteko.

Luze askoa jotzen ahal du honek

Lehen arrautzopila egin ezean.

 

 

Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026