Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026

 

 

BOSTETAN

 

Goizeko bostetan kale berri eta hustu batean urruntzen doan auto baten soinua dantzut.

Su-detektagailu batek hautsi dio ispilua eta kristal hauskinek distira egiten dute errekan.

Zola gainean odol-putzu bat dago, eta ke amiņi bat airean galtzen da.

Ei!

Ei! Esadazue, zer jazo ote da? Iratzar zaitezte!

Nahi dut jakin zer jazo den.

Kontatu niri gizonen ibilerak.

 

 

Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026