![]()
|
Antologia
PATU BIDEGABEA
Hona hemen gurutzaden garaia. Leiho itxian barna, txoriak tematu egiten dira akuarioko arrainak bezala mintzatu nahian. Denda baten erakusleiho aurrean andre eder batek irri egiten du. Zoriona ez zara lakrea baino eta nik igaro egiten dut su ergel batek nola. Zaintzaile mordo bat jazartzen ari zaio babesleku batetik ihes egindako tximeleta ez-kaltegarriari. Parpailazko praka bilakatzen da ene eskuetan, eta zure haragia arranoarena, o ene ametsa, laztantzen zaitudanean! Bihar ehorzketak doan izanen dira ez da marranta gehiagorik izanen lilien mintzoa elekatuko da orduko argi ezezagunek argituko dute. Baina gaur gaur da. Ene hastapena hurren da, sentitzen dut, ekaineko garia bezain. Jendarmeok, jarri eskuburdinak. Estatuak desbideratu egiten dira, men egin gabe. Haien idulki azpian inskribatuko nituzke nik laidoak eta ene etsairik okerrenaren izena. Han, urrun, ozeanoan barna, bi uren artean emakume gorputz eder batek atzera egiten ditu marrazoak. Igo egiten dira ur azalera, airean beren buruari so egitera, eta ez dira ausartzen bularrei, bular zoragarriei kosk egitera.
Antologia |