![]()
|
Antologia
GAUAREN ABAROAN
Labain egitea hire itzalean gauaren abaroan. Hire urratsei, hire itzalari jarraitzea leihoan. Leihoko itzal hori hi haiz, ez beste inor, hi haiz. Ez ezan leiho hori ireki, zeinaren errezelen gibelean harat-honat hagoen. Itxi begiak. Nahi nitizken ene ezpainekin itxi. Leihoa, baina, ireki egiten dun eta haizeak, sugarra eta bandera bitxiki kulunkatzen dituen haize horrek, inguratzen din ene ihesa haren berokitik. Leihoa irekitzen dun: ez haiz hi. Banekinan, ederki jakin.
Antologia |