Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026

 

 

SAHATSEN PEAN

 

Sugarretan den kaiolako txori arrotz hori

aditzera ematen dut altzairuzko basoaren egurgilea naizela

martak eta igarabak sekula ezagutu gabeak direla

hegalak bihurritu eta argitzen den txori arrotz hori

Bengalako su ustekabeko batek xarmatu du zure elea

uzten zaitudanean, gori ditut ene sorbaldak eta maitasuna

Ardozko ordu-laurdenak, hobeki jantzita urruneko dekoratu bat baino,

luzatu egiten ditu bere beso erkinak eta kraskarazten ditu harzurizko bere hatzak

Desiratu egunean oro izanen da gardentasun

ospetsuago lumak barreiatzen dituen txoritegia baino

Zuhaitz famatu bat munduaren gainetik gailentzen da

lurreranzko sustrai sakonetan urkatuak dituela

hura da hautatutako eguna

sastakai kartsu batek hil egin du txori arrotza suzko kaiolan

eta altzairuzko basoak dar-dar egiten du gordeka hildako ahuntz-praken suaren argipean

ezkutatu zaitudan sasietan, lautaden errege izendatutako sasietan.

 

 

Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026