![]()
|
Antologia
GAUA DA
Alde eginen duzu hemendik, nahi duzun unean Ohea itxi egiten da eta laxatu, atseginez, belus beltzeko kortse bat bailitzan Eta zomorro dirdiratsua pausatu egin da bururdiaren gainean zartatu eta bat egiten du beltzarekin Olatuak iritsi dira, mailuka, eta isildu Samoa eder hori lo datza kotoi puskan Untxi-zulo horrek, zer egiten duzu banderekin? pirritan darabiltzazu lokatzetan Patua lagun eta lokatz ororen hondoan hondoratzea areagotu egiten da betazaletan Kontatzen dut ametsa, deskribatu Altxatu egiten ditut gaueko flaskoak eta ordenan jarri apaletan Egurrezko txoriaren adakia nahasi egiten da begirada itxurako tapoien hausturarekin Ez hara joateko ez hara hiltzeko poza dago soberan Beste gonbidatu bat Mahai bueltan berde esmeraldaren eta kasket burrunbatsuen argitasunaren pean, ezpaten eta armadura maspilduen multzo baten ondoan Kemena egunaren akaberan itzalitako lanpara maitekorrean Lo egiten dut Irudien identitatea Borroka latzean nabil animalien eta botilen aurka Duela gutxitik hamar ordu igaro dira agian bata bestearen atzetik Goizeon koralari beldur zion igerilaria esnatu egin da Gorostiaz koroatutako korala joka ari zaio atean A! ikatza berriro, ikatza betiere Arao egiten dizut, ametsaren eta nire bakardadearen jeinu babesle hori, utzidazu oraindik ere mintzatzen koralari beldur zion igerilari ederrari Ez zapaldu gehiago ene ametsen gai xarmanta Igerilari ederrak atseden hartzen zuen parpailaz eta txoriez osatu ohean Ikatzaren distirek, azken distirek argitzen zituzten jantziak ohe ondoko aulki batean Ikatza, zeru, lur eta itsasoaren sakonetik etorrita, harro zegoen koralezko mokoaz eta xingolazko bere hegal handiez Gau osoa emana zuen hiri inguruko hilerrietan elkarrengandik urrundutako ehorzketei segika Joana zen enbaxadetako dantzaldietara, eta bere aztarna utzi satin zuriko jantzietako iratze-hosto batean Altxatua zen, izugarri, itsasontzien brankan, eta itsasontziak ez itzuli Orain tximinian makurturik, zelatan darraie aparraren esnatzeari eta lapikoen kantuari Haren urrats burrunbatsuak hautsia zuen gauetako isiltasuna zola ozeneko kaleetan Ikatz ozena, ikatza, ametsen ikatz jabea, esadazu: non ote dago igerilari ederra, koralari beldurra zion igerilaria? Igerilaria, baina, lokartu egin da berriz ere, eta ni suaren aurrez aurrean geratuko naiz gauean zehar, nire bide monotonoan bere ke-lainoen itzala eta sugeldoen isla ikaragarria jaurtitzearekin tematu den hegal ilunpedun ikatzari galdezka Ikatz ozena, ikatz bihozgabea, ikatza.
Antologia |