![]()
|
Antologia
AZKEN POEMA
Hainbeste amestu dinat hirekin, Hainbeste ibili, hainbeste mintzatu, Hainbeste hire itzala maite, ez baitit higandik ezertxok ere iraun. Itzala itzalen artean izatea, horra zer geratu zaidan, itzala bera baino ehun aldiz itzalago izatea hire bizitza eguzkiz betean behin eta berriz itzultzen den itzala izatea
Antologia |