Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026

 

 

INFINITIBOA

 

Eta hor hiltzea, hor hiltzea ene ilaun ederra,

eta hodeiak urtzen ikustea, elurra eta oihartzuna bezala

eguzki eta zuriaren jatorriak, Job bezain txiroak,

ez hiltzea oraindik eta itzala irauten ikustea

zeru matea laztandu eta besarkatzea, maitasun iheskor hori

garaierak eskuratzea, ertza uztea

eta nik maite dudana asmatzen dakien horrek

ez adieraztea ene izena urteei

barre egitea ordu ekaiztsuei,

lo egitea pinu baten oinetan

zenbaki bat diruditen izarrei esker

eta maite dudana hiltzea sugarren ertzetan.

 

 

Antologia
Robert Desnos

euskaratzailea: Patxi de Vicente Arbeloa
armiarma.eus, 2026