![]()
|
Antologia
IRATZARTZEAK
Bitxia da noizbait gau betean esnatzea. Lozorroan zela norbait ate joka aritu da Eta gauerdiko hiri harrigarrian, erdi iratzarria erdi oroitua, Burrunbaka ari dira kalez kale garajeetako ateak Nor ote da bisitari gautar hori, bisaia ezezagun hori, Zeren bila etorri da, zer espiatzera Eskale bat da, ogi eta aterpe eske Lapur bat da, txori bat da, Geure isla da izotzean Gardentasun-leize batetik itzulia Gugan sartu nahirik Ohartzen da, orduan, aldatu egin garela Giltzak ez duela jada mugiarazten Gorputzen ate misteriotsuaren sarraila Segundo batzuk baino pasatu ez badira ere utzi gintuenetik Argia itzaltzen den une kezkagarrian Zer bihurtzen da orduan? Non dabil alderrai? Sufritzen al du? Hori al da mamuen jatorria? Ametsena? Damuen jaiotza? Ez jo berriz ere ene atean, bisitari hori. Ez dago tokirik ene etxean, ene bihotzean neure buruaren antzinako irudientzat. Ezagutuko nauzu agian, nik ez nuke sekula zu ezagutzen jakinen
Antologia |