Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

FERDE HORI

 

HITZEN ferde adeitsuaren

zehar doa isiltasuna,

hile bat erori ohi den —

edo elurra ari duen bezala.

 

Izan zen haurra, ferde hori,

gaua ispiluetan

begiratzearen begiratzez urduri

orain ene magalean etzanda

lotan dago udazken osagabean.

 

Mertxikondoaren lorea

bihotz ahituarekin uztartzeko

baimendua banengo bezala,

haur hori haizetan

hazten edo ahanzten dena.

 

Galduko da, luze gabe,

galduko da oroimenik gabeko uretan

ezarian erortzen den lez

ile bat, edo elurra.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990