Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

CAVATINA

 

GARDETASUNAREN bidea itxia denez

mirailetako eguzki puskak biltzea besterik

          ez zait gelditzen

eta hauek bihotz ondoan eramanaz

axolagabeki zeharkatu

          goizeko masten nahaspila.

 

Zenbat eta zahartzenago ni orduan eta zirtzilago

argia baina hori nerekin dator.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990