Uraren bezpera
Eugenio de Andrade
euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990
TAJO-RI BURUZ
BAI soldadu goibela euri hau
udazkeneko silaba ilunen gainean
Tajo ibaiaren gainean azken txalupak
txalupen gainean atzerriko argia.
Izana da ahoa maitasun bazterra Tajo-ibaian
eskuak izanak ere erleen sutea
artean gorputza ez zen hotzaren harri
gogor eta garratza.
Linburtua da mantarren argia Tajo gainera.
Zuri adio esateko ordua da.
Uraren bezpera
Eugenio de Andrade
euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990