Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

ERA HONETARA EDO BESTE EDOZEINETARA

 

BELAR luzearen

gozoa

olarite kanta lakoa,

 

era honetara edo beste edozeinetara,

itsuturik

ibiliaren ibiliaz

argi zantzuen xerkan,

 

utzidazu esaten: udako harria

zure ahoan

ura zenean

untzia zen ene izena,

 

bizkar gainean

gau biluzia

bihotzean lanbroaren

erresiñula,

 

geu ginen ene maite geu ginen,

ez gintuen iñork ikusten

 

musika hura

 

lurrak arnas hartzen duen hartan.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990